jueves, 12 de febrero de 2009

ERRENAZIMENDUKO BIDEOAK

ERRENAZIMENDUKO ARTEA



KULTURA ERRENAZENTISTA

Pintura gotikoaren eskola nagusienak: flandestarra (Van Eyck) eta italiarra (Giotto)

PINTURA FLANDESTARRA, VAN EYCK (XV)
1. TEKNIKA, EUSKARRIA:
- Euskarria: ohola. Olioa (tenplearekin lagunduta)

2. ERREALISMO BERRIA (EZAUGARRI FORMALAK)
- Teknikaren kalitatea ikaragarria da (aparteko zehaztasunak eta errealismoa lortuz)
- Xehetasun handiko pintura da (errealitatea den bezalakoa irudikatzen saiatzen baita). Espazio errealak pintatuko dira.
- Argiaren trataera maisutasunez egiten da (sakontasuna lortzeko, bolumena lortzeko, xehetasunak nabarmentzeko, argi-itzalak lortzeko…). Hau guztia, koloreen tonalitate ezberdinak erabiliz eta hauek degradatuz lortuko da.
- Perspektiba naturala erabiltzen da: planoak errealismoz bereiziko direlarik (hiru dimentsio).
- Oso pintura sinbolikoa da (objetu bakoitzak esanahi sinboliko bat du)
- Pintura, burgesiarekin lotuta dago, artea, merkatu gaia bihurtzen da. Enkarguzko artelanak sortzen dira (erretratuak, etxeak apaintzeko koadroak…).

3. LAN NAGUSIENAK
- Rolin Kantzilerraren Amabirjinia
- Arnolfini Senar Emazteak

ARNOLFINI SENAR EMAZTEAK







Van Eyck-ek sistema plastiko berri baten garapenari bidea ireki zion.

PINTURA ITALIARRA. GIOTTO (Florentziako eskola XIV.mendea)

1. EZAUGARRI OROKORRAK: ERREALISMO HANDIKO PINTURAK
- Gaiak: Jesusen eta santuen bizitza. Destinoa eta drama.
- Perspektiba lantzen hasten da (paisaia naturalak eta eraikinen hondoekin irudikaturiko planoak). Bolumenaren lanketaz ere arduratzen da.
- Argiaren trataera egiten da koloreen bitartez (bolumena eta sakontasuna emateko)
- Konposizio asimetrikoak dira.
- Sentimenduen espresioa eta dramatismoa nagusi dira (mina, oinazea)
- Narratibismoa (eszena ezberdinez osaturiko margo lanak)

2. TEKNIKAK: beti freskoa (horma pintura)

3. LANAK:
- Asisko San Frantziskoren elizako pinturak.
- Scrovegni kapera (Padova)
- Florentziako Santa Croce.



lunes, 9 de febrero de 2009

PINTURA GOTIKOA

1. PINTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK
- Euskarriaren arabera:
- Horma pintura (freskoan, Italian)
- Ohol edo taula gaineko pintura (olio-pintura, Flandesen)
- Teknikaren arabera:
- Freskoa: beirateek tokia hartzearekin batera, freskoak gutxituko dira.
- Tenplea (freskoaren azken ukituetarako).
- Olio pintura (xehetasun handiko margoak lortuz)

2. IKONOGRAFIA (gaiak): eskulturaren berdinak.

3. EZAUGARRI FORMALAK: Naturalismo eta errealismoratz jotzen da
Sakontasuna, bolumena eta argiaren erabilera egiten da (koloreak graduatuz)
- Perspektiba (planoa) lantzen da, fondoaren irudikapena eginez: paisaia, elementu arkitektonikoak, pertsonaiak…(errealismoa lortuz).
- Pertsonai nagusiak, eguneroko bizitzaren testuinguruan irudikatzen dira, eguneroko gaiak txertatuz (pertsonaiak, paisaiak…).
- Pintura narratiboa da: eskenen segidak irudikatzen dira (denbora eta gertaerak eszena ezberdinen bitartez kontatzen dira).
- Erretraturako joera: eszenetako pertsonak benetako erretratuak dira.

4. KORRONTE ETA PINTOREAK
TRECENTO ITALIARRA (XIII.MENDEA)
- Giotto (Florentziako eskola).

ESKOLA FLANDESTARRA (XV. MENDEA)
- Van Eyck.
- Roger Van Der Weyden.
- El Bosco.