jueves, 12 de febrero de 2009

ERRENAZIMENDUKO BIDEOAK

ERRENAZIMENDUKO ARTEA



KULTURA ERRENAZENTISTA

Pintura gotikoaren eskola nagusienak: flandestarra (Van Eyck) eta italiarra (Giotto)

PINTURA FLANDESTARRA, VAN EYCK (XV)
1. TEKNIKA, EUSKARRIA:
- Euskarria: ohola. Olioa (tenplearekin lagunduta)

2. ERREALISMO BERRIA (EZAUGARRI FORMALAK)
- Teknikaren kalitatea ikaragarria da (aparteko zehaztasunak eta errealismoa lortuz)
- Xehetasun handiko pintura da (errealitatea den bezalakoa irudikatzen saiatzen baita). Espazio errealak pintatuko dira.
- Argiaren trataera maisutasunez egiten da (sakontasuna lortzeko, bolumena lortzeko, xehetasunak nabarmentzeko, argi-itzalak lortzeko…). Hau guztia, koloreen tonalitate ezberdinak erabiliz eta hauek degradatuz lortuko da.
- Perspektiba naturala erabiltzen da: planoak errealismoz bereiziko direlarik (hiru dimentsio).
- Oso pintura sinbolikoa da (objetu bakoitzak esanahi sinboliko bat du)
- Pintura, burgesiarekin lotuta dago, artea, merkatu gaia bihurtzen da. Enkarguzko artelanak sortzen dira (erretratuak, etxeak apaintzeko koadroak…).

3. LAN NAGUSIENAK
- Rolin Kantzilerraren Amabirjinia
- Arnolfini Senar Emazteak

ARNOLFINI SENAR EMAZTEAK







Van Eyck-ek sistema plastiko berri baten garapenari bidea ireki zion.

PINTURA ITALIARRA. GIOTTO (Florentziako eskola XIV.mendea)

1. EZAUGARRI OROKORRAK: ERREALISMO HANDIKO PINTURAK
- Gaiak: Jesusen eta santuen bizitza. Destinoa eta drama.
- Perspektiba lantzen hasten da (paisaia naturalak eta eraikinen hondoekin irudikaturiko planoak). Bolumenaren lanketaz ere arduratzen da.
- Argiaren trataera egiten da koloreen bitartez (bolumena eta sakontasuna emateko)
- Konposizio asimetrikoak dira.
- Sentimenduen espresioa eta dramatismoa nagusi dira (mina, oinazea)
- Narratibismoa (eszena ezberdinez osaturiko margo lanak)

2. TEKNIKAK: beti freskoa (horma pintura)

3. LANAK:
- Asisko San Frantziskoren elizako pinturak.
- Scrovegni kapera (Padova)
- Florentziako Santa Croce.



lunes, 9 de febrero de 2009

PINTURA GOTIKOA

1. PINTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK
- Euskarriaren arabera:
- Horma pintura (freskoan, Italian)
- Ohol edo taula gaineko pintura (olio-pintura, Flandesen)
- Teknikaren arabera:
- Freskoa: beirateek tokia hartzearekin batera, freskoak gutxituko dira.
- Tenplea (freskoaren azken ukituetarako).
- Olio pintura (xehetasun handiko margoak lortuz)

2. IKONOGRAFIA (gaiak): eskulturaren berdinak.

3. EZAUGARRI FORMALAK: Naturalismo eta errealismoratz jotzen da
Sakontasuna, bolumena eta argiaren erabilera egiten da (koloreak graduatuz)
- Perspektiba (planoa) lantzen da, fondoaren irudikapena eginez: paisaia, elementu arkitektonikoak, pertsonaiak…(errealismoa lortuz).
- Pertsonai nagusiak, eguneroko bizitzaren testuinguruan irudikatzen dira, eguneroko gaiak txertatuz (pertsonaiak, paisaiak…).
- Pintura narratiboa da: eskenen segidak irudikatzen dira (denbora eta gertaerak eszena ezberdinen bitartez kontatzen dira).
- Erretraturako joera: eszenetako pertsonak benetako erretratuak dira.

4. KORRONTE ETA PINTOREAK
TRECENTO ITALIARRA (XIII.MENDEA)
- Giotto (Florentziako eskola).

ESKOLA FLANDESTARRA (XV. MENDEA)
- Van Eyck.
- Roger Van Der Weyden.
- El Bosco.

lunes, 26 de enero de 2009

ESKULTURA GOTIKOA

EZAUGARRI OROKORRAK
1. Errealismoaren trataera
- Erretraturako joera (indibidualismoa)
- Bolumenaren trataera.
-Mugimenduaren trataera (kontrapostoa, tolesduraren teknika,
elkarkomunikazioa…).

2. Idealismorako joera (naturalismo idealizatua)
- Proportziortzionaltasun naturala. (Kanon)
- Aurpegiaren espresio idealizatuak (begirada izpiritualak, irrifartxoak…)
- Sentimenduen trataera (kristo gurutzilkatuaren oinazea eta amabirjinia eta semearen arteko elkar maitasuna)
- Jainkoaren espresioa berria: gertukoagoa, babeslea.

TIPOLOGIA:
- Mukulu borobileko kristo gurutzifikatua eta amabirjiniak*.
- Atarietako arkibolta eta atezangoetako estatuak (santuak, apostuluak, aita sainduak, erregeak, amabirjiniak, gai profanoak….).
- Tinpanoetako erliebeak (erregistroetan banaturiko tinpanoak).
- Koruetako sileriak.
- Lehenengo erretauluak.

* KRISTO GURUTZIFIKATUA
- Hiru iltzeekin eta zapi batekin soilik estalita.
- Oinazea eta sufrimendua adieraziz (odol isuria)

*AMABIRJINIAK
- Amatasunaren sinboloa (ama zaindari, eta babeslea)
- Seme eta amaren arteko elkar maitasuna eta elkar komunikazioa (ama zoriontsuaren espresioa)
- Pietatea

jueves, 22 de enero de 2009

Chartreseko katedralaren argazki galeria





ARKITEKTURA GOTIKOA

KATEDRAL GOTIKO NAGUSIENAK:

FRANTZIAKO KATEDRALAK (XIII.mendea)

1. Pariseko Notre Dame (trantsizio garaikoa, XII.mende bukaera)
2. Reimseko katedrala.
3. Chartreseko katedrala.
4. Amienseko katedrala.
5. Saint Chapelle (Paris)

IBERIAR PENINTSULAKO KATEDRALAK (XIII-XIV.mendeak)

1. GAZTELAN (Erdi Aroko Gaztelako erresuman)
- Leoneko Katedrala.
- Burgoseko Katedrala.
- Toledoko Katedrala.

2. NAFARROAN (Erdi Aroko Nafarroako erresuman)
- Iruñeko katedrala.

2. KATALUNIA (Erdi Aroko Aragoiko erresuma).
- Bartzelonako Katedrala eta Santa Maria del Marrekoa.
- Palma Maiorkako katedrala.

miércoles, 14 de enero de 2009

BIDEOAK (Arkitektura gotikoa)

ARTE GOTIKOAREN AURKEZPEN BIDEOA



ARTE GOTIKOAREN BERRIKUNTZAK

viernes, 9 de enero de 2009

3. PINTURA ERROMANIKOA

Pintura Erromanikoa

1. Ezaugarriak
- Teknikak: freskoa eta tenplea.
- Pintura lineala.
- Pintura laua.
- Kolore bizi eta puruak.
- Pintura adierazkorra (espresibitatea).
- Funtzio didaktikoa duena.

2. Iberiar Penintsulako adibideak.
- Kataluniako eskola (Tahülleko San Clemente).
- Gaztela- Leongo eskola (Isidoro Leoneko errege panteoia).

3.1. Artzainen Deikundearen argazki galeria (Leongo San Isidoro)






Egin itzazu pintura honen iruzkina (kokapena, garaia, testuinguru historikoa, teknika, gaiaren deskribapena, deskribapen plastikoa, balorazio estetikoa...).

3.2. Tahüll-eko Pantokratorra




-Zein da margoaren gaia? Zer da irudikatzen dena?

-Egin itzazu margoaren deskribapen plastikoa (ezaugarriak).